Madrildarrek abantaila hartu dute errugbiko promozioan

Anboto 2012ko mar. 7a, 08:49

Durango Ilarduyak 15-19 galdu zuen etxean

Durango Ilarduyak 15-19 galdu zuen etxean.

 

Durango Ilarduyak eta Madrilgo Arkitekturak jokatutako partidan, madrildarrentzat izan zen norgehiagoka (15-19). Ohorezko B Mailari eusteko promozioari dagokion joaneko partida jokatu zuten, Arripausuetan. Partida estua jokatu zuten talde biek, baina Arkitektura finago aritu zen eta lau puntuko abantailagaz bueltatu zen etxera.

 

Itzulerako norgehiagoka martxoaren 17an jokatuko dute eta Durangoko klubari partidua irabaztea beste erremediorik ez zaio geratzen. Galduz gero, Espainiako Mailako bosgarren sailkatuaren aurka jokatuko lukete azken kanporaketa.

 

Beteranoen triangularra

Bestalde, martxoaren 12an, beteranoen triangularra jokatuko dute DRTk, Arrasatek eta Mungiak Durangoko Arripausueta zelaian, 18:00etan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!