Zapatuan XXVIII. Tabira Sariketa txirrindularitza lasterketa lehiatuko dira Durangon. Gazteen mailako proba honetan ehun bat txirrindularik parte hartuko dute. Pelotoia 11:00etan abiatuko da Ezkurditik eta 74 kilometroko ibilbidea osatu ondoren, irabazlea 13:00 inguruan helmugaratuko da Ezkurdin bertan.
Lasterketa berezia izango da Durangoko Beste Alde Orue Eskolako Alain Ramirez gaztearentzat Pipas Sariari dagokion maillot horia defendatu beharko duelako.
Zirkuitu gorabeheratsu bati eman beharreko hiru itzulik osatzen dute proba. Durangotik abiatu ondoren, Miota eta Goiuria gainak igaro beharko dituzte txirrindulariek. Indartsuenek mendate horiek baliatuko dituzte erasoa jotzeko. Ondoren, Garaitik jaitsi eta Durangoko saihesbidetik sartuko dira helmugara.
III.Pedro Horrillo Saria
Durangokoa ez da txrrindularitzako hitzordu bakarra Durangaldean. Zapatuan, 16:30ean, III.Pedro Horrillo saria lehiatuko dute Elorrion kadeteen mailan. 47 kilometro dituen lasterketan Elorrio, Atxondo eta Abadiño ingurutik ibiliko dira txirrindulari gazteak.