Calbarion gora onenen erritmoari eutsi zion eta sprintean Peio Olaberriaren atzetik helmugaratu zen.
Domekan Euskadiko Txirrindulari Txapelketa (gazteen mailan) lehiatu zuten 179 ziklistak Mutrikun. 90 kilometroko ibilbidean, Calvariorako igoerak galbahe lana egin zuen eta gainetik 20 txirrindulariko tropeltxoa igaro zen. Tartean zen Beste-Alde Orue Eskola taldeko Alain Ramirez (17 urte, Durango). Goitik helmugara elkar ondo zaindu zuten eta ez zen ihesaldirik sortu. Sprintean Caja Rural taldeko Peio Olaberria izan zen azkarrena eta Alain Ramiren bigarren sailkatu zen, Euskadiko azpitxapeldun geratuz.
2010ean, kadete mailan, Euskadiko txapeldun geratu zen durangarra.
SAILKAPENA
1- Peio Olaberria (Cjara Rural)............................. 02.11.24
2- Alain Ramirez (Beste Alde Orue Eskola)........... Denbora berean
3- Imanol Iraola (Andoaingo T.E.)......................... D.b.
4- Xabier Gorrotxategi (Galdiano Eraikuntzak)..... D.b.
5- Yerai Ruiz (Toyota Armentia)............................ D.b.
6- Txomin Juaristi (Elkar-Ibinarriaga)................... D.b.
7- Josu Angoitia (PD)........................................... D.b.
8- Jokin Etxabe (Sumofic Igartua)........................ D.b.
9- Kepa Remiro (Lizarte)...................................... D.b.
10- Eder Saez (Arabarrak)................................... D.b.