Emaitza onak Durangaldeko txirrindularientzat

Anboto 2010ko eka. 28a, 09:43

Iñaki Lejarreta, Alain Ramirez eta Dorleta Zorrillak garaipenak eskuratu dituzte.

Iñaki Lejarreta, Alain Ramirez eta Dorleta Zorrillak garaipenak eskuratu dituzte. Iñaki Lejarreta (Orbea) berriztarrak mendi bizikletako Superprestigio Opena irabazi du, domekako azken proban, Andorran, gailendu ostean. Denboraldi bikaina burutzen dabil Lejarreta. Alain Ramirezek (Beste Alde-S.C. Duranguesa) Euskadiko txapela jantzi zuen Rivabellosan, kadete mailan, eta Dorleta Zorrillak (Bizkaia-Durango) Espainiako txapelketa irabazi zuen zapatuan, 23 urtez azpikoetan. Albaceten jokatu zen lasterketa hau.

Datorren asteburuan

Eskualdean datorren asteburuan ere izango dira zitak txirrindularitzagaz. Zapatuan, uztailaren 3an, junior mailako lasterketak ospatuko dira Zaldibarren. Domekan, Zaldibarren baita ere, txirrindularitza eskolak izango dira goizean. Arratsaldean, Elorrio eta Zaldibarko kadeteen arteko kronoigoera jokatuko dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!