Bizkaiko duatloi txapelketa irabazi du Fradesek

Anboto 2012ko mar. 26a, 11:56

Ermuko duatloia irabazi du asteburuan Gurutze Fradesek. Hasieran ihes egin eta lasterketa osoa bakarrik egin zuen.

Ermuko duatloia irabazi du asteburuan Gurutze Fradesek. Hasieran ihes egin eta lasterketa osoa bakarrik egin zuen.


Zapatuan honetan Durangon lehiatuko den duatloia irabazteko eta Euskadiko txapeldun geratzeko hautagaitza aurkeztu du asteburuan Gurutze Fradesek (Mugarra triatloi taldea). Bizkaiko txapela jokoan zegoen (sprint modalitatean) Ermuko duatloia irabazi du durangarrak.


Korrika osatu beharreko lehenengo tramuan bakarrik ihes egin zuen eta kilometro bakoitza 3.30eko batez bestekoan osatuz, 25 segundo inguruko aldeagaz igo zen bizikleta gainera. Onartzen duenez, sufritu egin zuen aldapa batzuetan, baina hala ere apurka aldea areagotu egin zuen eta minutu bitik gorako tarteagaz ekin zion korrika osatu beharreko azken tramuari. Handik amaierara nahiko izan zitzaion aldea eustearekin.


Gainera, Ermuko lasterketan aurtengo bizikleta berria(BH G5) ere estreinatu zuen.


Ariznabarreta bigarren Saran


Bestalde, mendi lasterketei dagokionez, Oier Ariznabarreta durangarrak bigarren amaitu zuen Sarako lasterketa Juanjo Ibarzabalen atzetik.

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!