Asteburuan Alacanteko Orihuela herrian jokatutako triatloia irabazi du.
Mugarra Triatloi taldeko Gurutze Fradesek Distantzia Luzeko Triatloien Espainiako Txapelketa irabazi. Raquel Lombok bakarrik kendu ziezaiokeen txapelketa eta Alacanteko Orihuela herrian jokatutako triatloian gehiago izan da Frades. Txapelketa ez ezik, Orihuelako triatloia ere irabazi du 7.17.35-eko denboragaz; Kirsten Manbgelsdorf geratu zen bigarren eta Raquel Lombo hirugarren. Parte hartzaileek lau kilomtro egin dituzte igeri, 120 bizikletan eta 30 korrika.
Bestalde, azaroaren 11ko barikuan Mugarra Triatloi Taldeak urteko batzar orkorra egingo du Ibaizabal Ikastolan. 19:00etan da lehenengo deialdia eta 19:30ean bigarrena. Bukaeran luntxa egongo da.
Bizikleta ibilbideak
Gainera, Mugarra bizikleta irteerak egiten hasiko da asteburu honetatik aurrera. Ibilbide hauek, denboraldi hasieran edo eta sarri etortzen ez direnentzako pentsaturik daude. 09:00tan Iurretako zubian geratzen dira. Asteburu honetan, zapatuan zein domekan, irteerak egingo dituzte eta baita hurrengoetan ere.