PSE-EE: "Aurrekontuen zirriborroaren aurkezpena atzeratuz, legea hautsi dute"

Anboto 2012ko ots. 29a, 16:15

Alkateak \'Ogasun Lokalen Legea hautsi\' duela deritzo PSE-EEk eta aurrekontuen negoziazio mahaian esertzeko baldintzak ipini ditu, Durangoko kanpo eraztuna eta San Faustoko Zentro Zibikoa amaituko direla bermatzea, besteak beste.

Zehazki “Ogasun  Lokalen Legea hautsi” duela deritzo PSE-EEk eta aurrekontuen negoziazio mahaian esertzeko baldintzak ipini ditu, Hego Urkialdeko eraztuna amaituko dela bermatzea, esaterako.


PSE-EEren ustez, “atzeko atea” erabili du EAJk “aurrekontuen luzapena bilatuz euren inoperantzia ezkutatzeko”. Horrela, “gutxiengo jeltzaleak” udalbatzarra osatzen duen gehiengoa “zapaldu” duela deritzo: “Alkateak aurrekontuen eztabaida bahitu du, bidegabeki zirriborroaren aurkezpena atzeratuz; horregaz legea hautsi dute, Ogasun Lokalen Legea, hain zuzen”. Durangoko alkatearen jardunbide hori “Udalaren egoera ekonomikoa baino arriskutsuagoa” dela salatu dute.


Horregaz batera, aurtengo aurrekontuak eztabaidatzeko mahaian esertzeko baldintzak ipini dituzte: “Durangoko kanpo eraztuna eta San Faustoko Zentro Zibikoa egingo direla bermatzean bakarrik hasiko gara aurrekontuei buruz berba egiten”. Proiektu bi horiekin batera “Montevideon okupatutako etxearen eraisketa eta Fray Juan de Zumarragako biribilgunea” ere aipatu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!