M15 mugimenduak protesta egingo du bankuetan

Anboto 2011ko uzt. 15a, 08:34

Dirua armetan inbertitzen dutela salatzeko, bankuetan protesta ekitaldia deitu dute goizean

Dirua armetan inbertitzen dutela salatzeko, bankuetan protesta ekitaldia deitud ute goizean.

 

“Ez dugu gura gure dirua armak erosteko erabiltzea”: mezu horregaz, eta “Nire diruarekin ez” jartzen duten billeteak banatuz sartuko dira hainbat bankutara Durangoko M15 mugimenduko kideak. Gaur goizerako egin dute deialdia.

 

Barikuro 20:30ean asanblada egiten dute Andra Marian M15 mugimenduko kideak. Lan batzordeak finkatzen dabiltza, orain eta gaurko asanbladan hori izango da gai ordenako puntuetako bat.
Ekintzen berri emateko, bloga ere sortu dute; 15mdurangaldea.blogspot.com. Udan barikuro batzartzeko asmoa daukate. Udara begira asanbladak egiten jarraituko du Durangoko M15 mugimenduaren asanbladak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!