Bizkaian Bilboko Arriaga plazan trinkotu den mugimendua Durangaldera zabaltzeko pausua egingo dute. Bariku honetan, Andra Mari elizaren arkupean 20:00etan ipini dute lehen herri-asanbladarako hitzordua.
Deialdia luzatu dutenek adierazi dutenez, barikuko herri-asanblada "ekimen aktiboa izango da eta pertsona guztiak daude parte hartzera deituta". Herritarrek erabakiko dute zer gai landuko den asanblada bakoitzean.
Bizkaiko Maiatzaren 15eko mugimenduak bere ataria dauka interneten: www.hartubizkaia.net