Suminduen Martxa gure eskualdera heldu da

Anboto 2011ko eka. 29a, 09:47

Atzo arratsaldean heldu zen Bilbon irten eta Madrilerantz doan Suminduen Martxa. Gernikatik Durangorako etapa izan zen atzokoa. Bertan lo egin eta gaur goizean Urkiolara abiatuko dira; etzi beste etapa bat egingo dute Otxandiora.

Atzo arratsaldean heldu zen Bilbon irten eta Madrilerantz doan Suminduen Martxa. Gernikatik Durangorako etapa izan zen atzokoa. Bertan lo egin eta gaur goizean Urkiolara abiatuko dira; etzi beste etapa bat egingo dute Otxandiora.

 

Hiri eta herrietako asanbladen ekimenez, Suminduen Martxa abian da Madrilerantz. Uztailaren 22an helduko dira bertara hainbat hiritatik irtendako suminduak. Bilbotik pasa den barikuan irten zuten, eta Durangaldean da egunotan martxa. Atzo arratsaldeko seiak inguruan heldu ziren martxako kideak Gernikatik, eta Andra Maria elizpean egin zieten ongietorria Durangoko eta Ermuko asanbladek.

 

Lehen egunetik martxan zebilen jendeak atzoko freskotasuna eskertu egin zuen. Gogorrenak lehenengo egunak zirela zioten, "gorputza honezkero ohituta" zeukatela. Azkenera heltzeko asmoagaz daude parte hartzaile asko: "Madrilera heltzerakoan Euroaren Ituna sinatzekotan egongo dira, eta presio pixkat egitea da asmoa".

 

Arratsaldean elizpean egon eta gero Arriaga irratian (www.arriaga.tk) berba egin zuten martxaren parte hartzaileek. Iñurri taldearen lokalean egin dute lo, eta goizean goiz Urkiolarantz abiatu dira.

 

Greziari elkartasuna

 Euroaren Itunaren kontrako idatziak, Greziari elkartasuna adierazteko kontsignak, pegatinak, sloganak... banatzen jardun zuten atzo arratsaldean Andra Maria elizpean. "Grezia ez zaude bakarrik" lema irakurri zitekeen han eta hemen. Izan ere, egunotan greziarrei elkartasuna adierazteko ekimena hasi du Maiatzaren 15eko mugimenduak. Greziako bandera edo aipatutako lema hori euskaraz eta grekoz idatzi eta balkoietan jartzeko deia egin dute.

 

Durangoko asanblada

Pasa den barikuan egin zuten lehen aldiz herri-asanblada Durangon. Oraindik aurrera barikuko 20:30ean elkartuko dira elizpean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!