Gaur izango da Begira argazki topaketaren barruko
azkeneko berbaldia: Begihandi kultur elkarteak duela
bost urtetik Uribe Kosta eskualdean antolatzen duen Getxophoto jaialdiari buruz jardungo dute bultzatzaile eta antolatzaileek Durangoko Museoan. HItzaldia 19.00etan hasiko da.
Begira jaialdiaren barruan hau ere, uztailaren 15era arte zabalik egongo da Jesus Mari Arruabarrena argazkilariaren Ckristropagania izeneko erakusketa. Behean dagoena lako argazkiak dituzue Ezkurdiko udal erakusketa aretoan bisitagai.