Orfeoiaren emanaldia, Andra Marian, gaur iluntzean

Anboto 2011ko uzt. 1a, 09:16

Taldearen historia gogoratzeko eta 50. urteurrena ospatzeko, joan zen astean abiatu zituen Durangoko Tronperri dantza taldeak hainabat ekitaldi.

Taldearen historia gogoratzeko eta 50. urteurrena ospatzeko, joan zen astean abiatu zituen Durangoko Tronperri dantza taldeak hainabat ekitaldi. Datorren urteko ekainera bitartean hainbat ekitaldi burutuko dituzte.

 

Uztailaren 1erako, gaurko, Durangoko Orfeoiaren kontzertua antolatu dute, esaterako. Andra Mariako elizpean, 20:00etan hasita izango da emanaldi hori.

 

Bestetik, Tabira musika bandak lagunduta dantza emanaldia eskainiko du Tronperrik udatik bueltan, irailean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!