Tronperri 50. urteurrena ospatzen hasiko da gaur

Anboto 2011ko eka. 26a, 09:30

San Agustinen egingo dute ekitaldia, eta urte osoan jardungo dute ospatzen

San Agustinen egingo dute ekitaldia, eta urte osoan jardungo dute ospatzen.


Dantza taldeak 50 urte betetzen dituela-eta, gaur hasi eta datorren urtera arte hainbat ospakizun antolatuko ditu Tronperri dantza taldeak. Gaur 12:30ean egingo dute lehenengo ekitaldia, San Agustinen.

 

Dantza emanaldia izango da, zelan ez, gaurkoa. Ordu bete inguruan, Tronperriko talde guztiek emanaldiak eskainiko dituzte, eta argazki zaharrak ikusteko aukera ere egongo da. Taldearen historia gogoratu eta sortu zenetik izan dituen hamahiru lehendakariei oroigarri bana emango diete gaurko ekitaldian

 

Gaur egun dantza taldeko lehendakari den Alberto Izagirrek azaldu duenez, datorren urteko ekainera bitartean ekitaldi ugari egingo dituzte urteurrena ospatzeko: “Durangoko eta inguruetako taldeak gonbidatuko ditugu ekitaldietara”. Uztailaren 1ean, esaterako, Durangoko Orfeoiak kontzertua eskainiko du urteurrena dela-eta. Irailean, berriz, Tabira musika bandagaz Tronperrik berak dantzaldia eskainiko duela aurreratu digu Izagirrek.

 

Hasieran, zortzi mutiko
San Frantziskoko lokaletan dantzak irakasten hasi zen Don Eduardo abadea 1961ean. Zortzi mutiko hasi ziren lehenengo. Apurka-apurka neskak ere hasi ziren dantzan ikasten, eta handitzen joan zen taldea. Behin dantzara joan eta taldearen izena zein zen galdetu zietenean, Durangoren ezizena etorri zitzaien burura: Tronperri. 
[img]http://www.anboto.org/images/9700/9706/1.jpg[/img]

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!