Tronperriko talde guztiak igo ziren San Agustin kulturguneko oholtza gainera, domekan. Urrezko ezteguak betetzen ditu, aurten, dantza taldeak eta abiatu dute urteurrena ospatzeko ekitaldi sorta. Makina bat lagun batu zituen Tronperrik.
Taldearen historia gogoratu zuen Tronperrik ekitaldian eta sortu zenetik izan dituen hamahiru lehendakariei oroigarri bana eman zieten. Datorren urteko ekainera bitartean hainbat ekitaldi antolatuko dituzte urteurrena ospatzeko. Horren baitan, barikuan, uztailaren 1ean, Durangoko Orfeoiak kontzertua eskainiko du urteurrena dela-eta. Irailean, berriz, Tabira musika bandagaz Tronperrik berak dantzaldia eskainiko du. Horrela azaldu izan digu Alberto Izagirrek, Tronperriko lehendakaria gaur egun.
[img]http://www.anboto.org/images/9700/9742/1.jpg[/img]