Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan izango dira aurkezpenak; Bilbon hilaren 9an, Euskaldunan.
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan izango dira aurkezpenak; Bilbon hilaren 9an, Euskaldunan.
Datorren zapatuan Gasteizen estreinatuko da Jesus Egiguren durangarrak Euskadiko Orkestrarentzat egindako obra musikala. Astelehenean Donostian izango da, martitzenean Iruñean, eta eguaztenean Bilboko Euskalduna jauregian, arratsaldeko 20:00etan.
Egigurenek Bilboko J.C. Arriaga kontserbatorioan egin zituen goi mailako piano ikasketak eta konposizioa. Hainbat sari irabazi ditu konpositore lanari eskerrak: Et j´aime uniquement…(Tours-Cedex), Partita (Euskal Jaiak), Anne String Quartet (Luis De Narváez V. ed.) Sonatinne por Quintet de Metall (Salvador Segui VII. Ed.) Aus steigender Flüssigkeit (Zaragozako Unibertsitatea II.Ed.)...
Bere lanak nazioarteko jaialdietan estreinatu eta interpretatu dituzte: (Frankfurt, Cagliari, Madril, Santander, Sevilla, Granada…); hauetako batzuk CD formatuan argitaratu dira. Sarri askotan saiatzen da sortzaile hau, tinbrearen aberastasuna orkestra eta ganbara taldeetako instrumentuekin uztartzen.
Durangoko Bartolome Ertzilla kontserbatorioaren sortzaileetakoa da, eta bertan ibili da irakasle lanetan iazko ikasturtera arte. 2006an Durango Hiria saria ere eman zioten.