Abasolo, garaile Logroñon

Anboto 2010ko eka. 21a, 09:00

Cafés Baqué taldeko txirrindulari abadiñarrak Euskaldun Torneoko proba irabazi zuen domekan.

Cafés Baqué taldeko txirrindulari abadiñarrak Euskaldun Torneoko proba irabazi zuen domekan. Borja Abasolo txirrindulariak irabazi zuen domekan Logroñon jokatutako San Bernabé klasika, Euskaldun Torneorako puntuagarria. 109 kilometroko ibilbidean, azkeneko ihesaldiak izan du emaitza, 16 txirrindulari inguruk osatutako taldean. Baqué taldeko Daniel Diaz ere, multzo horretan zegoen, besteak beste. Hain zuzen ere, Diazek ihesera jo zuen kilometro gutxiren faltan, eta kilometro bakarra falta zela harrapatu zuen taldetxoak, Bidelan taldeak eginiko lanari esker. Borja Abasolo ondo kokatuta sartu zen esprintean, eta ihesaldiko kideen aurretik gailendu zen. Iparragirre eta Aranzazuk osatu zuten podiuma; Diaz laugarren sartu zen.
Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!