Cafés Baqué taldeko txirrindulariak 23 urtez azpikoetako titulua eskuratu zuen Berriatuan.
Cafés Baqué taldeko txirrindulariak 23 urtez azpikoetako titulua eskuratu zuen Berriatuan.
Garaipen honegaz, momentu oso onean dagoela berretsi du Abasolok. Abadiñarra bostgarren sartu zen helmugan, irabazlearen denbora berdina eginez. Lasterketak Euskaldun torneorako ere balio zuen, Bizkaikoaz gainera. Eloy Carralek irabazi zuen Berriatuko proba, elite mailan.
Abasolo 23 urtez azpikoen mailako azken denboraldian dago, eta bolada onean dago. Bere taldeak, Cafés Baquék ere, garaipen ugari batzen dihardu azken asteetan.