Paper ona bete dute Diaz eta Tamayok Bidasoako itzulian

Anboto 2010ko mai. 10a, 13:30

Tamayo liderra izan da azken etapara arte; Diazek etapa horretako ihesaldian parte hartu zuen.

Tamayo liderra izan da azken etapara arte; Diazek etapa horretako ihesaldian parte hartu zuen. Bidasoako itzulian afizionatu mailako txirrindulari onentsuenak aritu dira pedalei ematen. Cafés Baqué taldko txirrindulariek lan ona egin dute, nahiz eta azkenean postu handirik lortu ez. Tamayo liderra izan da itzulian, baina azken etapan, Aritxulegiko igoeran atzean geratu eta denbora galdu du. Ondorioz, sailkapenean 26. amaitu du lasterketa. Diazek Erlaitzeko gainean jo zuen erasora, baina hainbat txirrindulari batu zitzaizkion. Bosgarren tokian amaitu zuen etapa, eta sailkapenean ere toki berean geratu da azkenean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!