Beste bi garaipen Daniel Diazentzat

Anboto 2010ko mai. 3a, 13:43

Cafés Baqué taldeko txirrindulari argentinarrak Legazpi eta Urrakiko lasterketak irabazi ditu asteburuan.

Cafés Baqué taldeko txirrindulari argentinarrak Legazpi eta Urrakiko lasterketak irabazi ditu asteburuan. Cafés Baquék sei garaipen dauzka dagoeneko denboraldi honetan, eta horretatik bost Daniel Diazek lortutakoak dira. Legazpin ihesaldia eratu zuten 40. kilometroan, eta tartean zegoen Diaz. Euria eta baldintza gogorrak izan arren, amaieraraino eutsi eta Diazek poltsikoratu zuen saria. Ez zirela helduko uste zuen Diazek, etapa amaituta adierazi zuenez. Gorospe zuzendariaren arabera, \"Diazek indartsuena bera dela\" erakutsi zuen. Domekan Urrakin jokatu zen lasterketa. Meagaseko gainean hautsi egin zen pelotoia, eta taldetxotan sartu ziren helmugan. Diazek 500 metro falta zirela aurrera egin zuen, eta ezin izan zioten jarraitu. Bestalde, honela daude Euskadi mailako hainbat lehiaketa, sailkapenari dagokionez: EUSKALDUN TORNEOA 1. Paul Kneppers (Telco\'m-Reino de Navarra) 89 2. Martín Iraizoz (Lizarte) 65 3. J. Sebastián Tamayo (Cafés Baqué) 61 4. Unai Elorriaga (Cespa-Euskadi) 41 5. Ugaitz Artola (Bidelan-Kirolgi) 38 LEHENDAKARI TXAPELKETA 1. Fernando Grijalba (Naturgas) 52 2. Omar Fraile (Seguros Bilbao) 48 3. Igor Merino (Naturgas) 46 4. Jon Larrinaga (Naturgas) 42 5. Ibai Salas (Seguros Bilbao) 32 23 URTEZ AZPIKOAK 1. Fernando Grijalba (Naturgas) 45 2. Pello Bilbao (Naturgas) 30 3. Jesús Herrada (Caja Rural) 25 4. Daniel Díaz (Cafés Baqué) 25 5. Omar Fraile (Seguros Bilbao) 20 EUSKALDUN TORNEOA (EMAKUMEAK) 1. Cristina Alcalde (Bizkaia-Durango) 41 2. Irene San Sebastián (Debabarrena) 22 3. Dorleta Zorrilla (Bizkaia-Durango) 18 4. Ane Santesteban (Debabarrena) 17 5. Itsaso Leunda (Debabarrena) 15
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!