Baquérentzako garaipenak Palentzia eta Balmasedan

Anboto 2010ko api. 26a, 12:19

Daniel Diaz eta Juan Sebastián Tamayok talde durangarrarentzako garaipenak eskuratu dituzte.

Daniel Diaz eta Juan Sebastián Tamayok talde durangarrarentzako garaipenak eskuratu dituzte. Barikuan irabazi zuen Diazek Palentziako lasterketa. Santiago Torneoaren 17. edizioa izan zen, eta 19 txirrindularik osatutako ihesaldi batean erabaki zen etapa. Modu honetan, Diazek hiru garaipen erdietsi ditu aste gutxitan, Beasain eta Lizarran irabazi ostean Bestalde, zapatuan ospatu zen Balmasedan San Rokillo klasikoa. Denboraldiko bere lehen garaipena izan da, eta Daniel Diazek ere postu ona lortu zuen, bederatzigarren hain zuzen. Gainera, mendiko sailakpena eta tarteko helmugena ere beretzat izan ziren.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!