Akordioa sinatu dute +Dendak, Durangoko Kulturala eta Caja Rural de Navarrak

Anboto 2010ko mar. 16a, 12:42

\"Akordio honen bidez merkataritza, aisia eta kirola erlazionatu nahi ditugu\", adierazi dute prentsaurrekoan. Kulturalaren partidua ikusteko sarrera bat lor dezakete erosleek. 200 sarrera zozketatuko dira martxoa eta maiatza bitartean.

Akordioa sinatu dute gaur + Dendak-ek, Durangoko Kulturalak eta Caja Rural de Navarrak +Dendak-en egoitzan. [imgd]http://www.anboto.org/images/7200/7260/1.jpg[/imgd] Santiago Reyes +Dendak-eko gerenteak azaldu duenez, \"akordio honen bidez, merkataritza, aisia eta kirola erlazionatu nahi dugu\". +dendak-ekin erlazionatuta dauden 80 denda baino gehiagotan durango txartelarekin erostean, Kulturalaren partidua ikusteko sarrera bat lor dezakete erosleek. 200 sarrera zozketatuko dira martxoa eta maiatza bitartean. Sarrera horiek tiket formatua izango dute, eta Caja Rural De Navarran hartuko dira. Tiket horiek Tabirako futbol zelaiko leihatilan trukatuko dira. Santiago Reyes, +Dendak-eko gerentea \"oso pozik\" agertu da akordio honekin. Jose luis Espiaú, Kulturaleko presidenteak adierazi duenez, \"akordioarekin merkataritza eta futbola elkartzen ditugu\", akordio hau herritarrentzat eta Kulturalarentzat\"ona\" dela aipatu du eta etorkizun batean \"beste akordio batzuk egiteko\" nahia azaldu du. Santiag Reyes +Dendak-eko greneteak azaldu duenez, \"akordio hau pausu bat da, etorkizunean lankidetzan jarraitzeko asmoa dugu\". Orain, +Dendak-ek eta Kulturala aztertzen dabiltzana, Kulturaleko bazkideek +Dendak-n parte diren dendetan erosterakoan baldintza bereziak izatea da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!