+Dendak elkarteak Durango Bai-ren salaketak "gezurtzat" jo ditu

Anboto 2010ko ots. 12a, 15:15

Joan zen astean Durango Bai elkarteak prentsara bidalitako ohar batek zeresana eman zuen. Bertan, diru-laguntza bat galtzea leporatzen zion +Dendaki.

Joan zen astean Durango Bai elkarteak prentsara bidalitako ohar batek zeresana eman zuen. Bertan, diru-laguntza bat galtzea leporatzen zion +Dendaki. Diru-laguntza hori 60.000 eurokoa zela zioten Durango Baikoek, eta +Dendaken erruz, ezin izan zela aprobetxatu Durangoko komertzioaren sustapenerako. +Dendak elkarteak gezurtatu egin du salaketa hori. Prentsa ohar bidez azaltzen dutenez, euren eritziz Durango Bai izan da laguntza hori lortzeko pausuak eman ez dituena. \"Eurekin kontaktuan jartzea\" gura izan dutela, baina ez dakitela \"ez nortzuk diren ez nongoak diren\" diote. Durango Baikoei \"diru-laguntzaren hartzaile bakarrak izatea gura izana\" leporatu diete. Gainera, diru kopurua 14.840 eurokoa izan da. Azaldu dutenez, azkenean lortu zuten diru-laguntza sinatzea Eusko Jaurlaritzagaz, baina ez zen 60.000 eurokoa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!