+Dendak elkarteak Iruzurraz ohartarazi gura ditu komertzio eta enpresak

Anboto 2009ko aza. 27a, 14:13

+Dendak merkatari elkarteak jakin eragin du Lan Arriskuen Prebentziorako Institutu edo Elkartearen izenean (PREVENGO) zuzendu direla zenbait pertsona Durangaldeko hainbat komertzioetara, lan ikuskatzailetzako ofizio faltsua arrazoituz.

+Dendak merkatari elkarteak jakin eragin du Lan Arriskuen Prebentziorako Institutu edo Elkartearen izenean (PREVENGO) zuzendu direla zenbait pertsona Durangaldeko hainbat komertzioetara, lan ikuskatzailetzako ofizio faltsua arrazoituz. Horien aurrean arreta jartzeko deia egin du +Dendakek. Horretara, lehen laguntzekin, eta, suteei aurre egiteko zein ebakuazioetarako lanekin lotutako formazioa ematea lortu gura ei dute, argitu dutenez. Zigor izan ez dezaten formazio hori \"ahal bezain azkarren\" egitera bultzatu gura dituzte komertzio eta enpresak aitzaki horrekin, merkatari elkartekoek ohartarazi dutenez. Formazio jarduera horiek ez direla Espainiako laneko eta gizarte-segurantzako ikuskatzailetzak bultzatutakoak jakin eragin dute, eta beraz iruzurrezko eskaintza dela.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!