Itzulia Womeneko bigarren etapa Durangaldean jokatu da. Abadiñon hasi eta Zornotzan bukatu den etapan UAE taldeko Dominika Wlodarczyk izan da nagusi. Azken kilometroak zoroak izan dira oso, baina zoragarriak. Erorikoak, erasoak, denetarik egon da. Baina munduko txirrindulari onenek ikuskizun ikusgarria izan dute.
Azken kilometroetan sokatira gogorra izan da tropelaren eta ihes eginda joan diren bi txirrindularien artean, baina azkenean, sprintean ihes eginda joan den Dominika Wlodarczyk izan da nagusi. Bigarren postua, berriz, Mischa Bredewold liderrarentzat izan da. Lehen euskalduna, ostera, Laboral Kutxako Usoa Ostoloza izan da. Zarauztarrak seigarren postua lortu du, eta bederatzigarrena da sailkapen nagusian.
Itzulia Women bihar bukatuko da Donostian.