Abadiñon hasi eta Zornotzan amaituko da Itzulia Women lasterketako bigarren etapa

M.Z. 2026ko apirilaren 22a

Argazkia: Itzulia Women.

Maiatzaren 15etik 17ra bitartean ospatuko da Itzulia Women lasterketa. Aurten etapa bat Durangaldean jokatuko da. 

Gaur goizean aurkeztu dute Zarautzen 2026ko Itzulia Women lasterketa. Maiatzaren 15ean hasi eta maiatzaren 17an amaituko den probak etapa bat eskualdean izango du; zehazki bigarren etapa. Maiatzaren 16ko etapa Abadiñon hasiko da eta Zornotzan izango du helmuga. Zornotzara bidean ondorengo mendata hauek igo beharko dituzte txirrindulariek: Trabakua, Milloi, Natxitua, San Pelaio eta Aretxabalgane. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!