Lebarioko (Abadiño) Metal Group enpresako beharginek manifestazioa egin dute Berrizen

Anboto 2026ko urtarrilaren 10a

Fabrika ekoizpenik barik dago azaro amaieratik, eta beharginek lanik egin ezinda eman dute abendua. Langileek mobilizazioak hasi dituzte ordainak eskatzeko. Atzo, manifestazioa egin zuten Berrizen.

Lebarioko (Abadiño) Metal Group enpresa ekoizpenik barik dago azaro amaieratik, eta beharginek lanik egin ezinda eman dute abendua. 48 langile daude kaleratze egoeran. "Akordio bat lortu gura dugu enpresaren iraungitzeari dagokionez. Oraingoz, baina, ez da gerturatzerik edo elkar ulertzerik egon", azaldu dio ANBOTOri Jose Cid CCOO sindikatuko ordezkariak. Bada, langileek mobilizazioak hasi dituzte ordainak eskatzeko. "Akordiorako borondaterik ez" izatea leporatu diote enpresari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!