Aitor Etxebarriazarragak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta Txaber Altube hirugarren izan da

Anboto 2025eko abenduaren 20a

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Aitor Etxebarriazarragak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta Arantza Plazak berari jarri dio txapela.  Eskualdeko bertsolariak hirugarren, laugarren eta zortzigarren geratu dira. 

Aitor Etxebarriazarragak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa.  Onintza Enbeitagaz buruz buru aritu ondoren 1163 puntu eskuratu ditu txapeldunak, eta 1162,5 bigarrenak. Hauen ondotik honela geratu da sailkapena: Txaber Altube (698,5 puntu), Aitor Bizkarra (694,5 puntu), Xabat Galletebeitia (691 puntu), Jone Uria (691 puntu), Oihana Bartra (689 puntu) eta Gorka Pagonabarraga (671 puntu)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!