Goizeder Abendibar eta Jon Gisasola podiumera igo dira Euskal Herriko harri jasotze txapelketan

Anboto 2025eko azaroaren 10a

Abadiñoko podiumeko irudia.

Abendibar azpitxapeldun geratu da.

Abadiñoko probalekuak Euskal Herriko harrijasotze txapelketa bi hartu zituen zapatuan. Mallabitar bi aritu ziren bertan: kintopeko txapelketan, Goizeder Abendibar, eta, harri txikikoan, Jon Gisasola 'Zelai V.a'.

Abendibar azpitxapeldun geratu zen, Maddi Guesalaga txapeldunaren atzetik. Jon Gisasola ere podiumera igo zen hirugarren tokian. Mikel Lopetegi geratu zen txapeldun eta Beñat Telleria bigarren.

Hona txapelketako puntuazioa:

Iturria: Euskadiko Herri Kirol Federakundea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!