Gerediaga Elkarteak 60 urte bete dituela ospatzeko ekitaldia antolatu zuen atzo Abadiño Gerediaga auzoko foru-zelaian. Ordubete inguruko ikuskizunean elkartearen oraina eta iragana errepasatu zituzten, ikus-entzunezkoak, eskualdeko eragileen lekukotzak eta eskualdeko irudiak tartekatuta.
(Argazkiak: Txelu Angoitia)