Txirrindularitza lasterketak

Jon Zuburrutik eta Unai Moranek erakustaldia eman dute Karrantzako lasterketan

Anboto 2025ko mai. 12a, 15:20

Cafe Dromedario-Flotamet taldeko ziklista juniorrak ihes eginda eta elkarrekin sartu ziren helmugara joan zen zapatuko proban.

Karrantzako txirrindularitza lasterketako helmugaratzeak ezinhobeto islatu zuen Cafe Dromedario-Flotamet taldearen aurtengo errendimendu bikaina. Jon Zuburruti durangarra eta Unai Moran abadiñarra bakarrik eta elkarrekin helmugaratu ziren. Zuburruti sartu zen lehenengo, baina biek berdin ospatu zuten taldearen lorpena. Moranek tarteko helmugak eta mendiko saria ere irabazi zituen. Gainera, abadiñarrak aurten badu garaipen bat, Zegaman eskuratutakoa.

Baina kontua ez hor amaitzen. Hirugarren sailkatu zenak ere eskualdeko izen-abizenak daramatza: Lier Maguregi, Zornotza F2 Informatica taldeko ziklista. Erremate moduan, laugarrena ere durangar bat izan zen: Axular Aldazabal, Cafe Dromedario-Flotamet taldekoa.

Eskualdeko hiru txirrindulariak podiumean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!