Gainera, Garain are eta bereziagoa izan da hitzordua, 45 urtean kantatzera irten barik egon eta gero, usadio zaharra berreskuratu dute-eta udalerrian. San Migel Nagusien Elkarteko kideak entseguak egiten ibili dira azken asteotan, zuzendari bat lagun, eta landutako guztia kaleratu zuten atzo, makilak astinduta eta baserritar jantzita. "Atzokoa benetan ondo joan zen, ezin hobeto. Jende piloa etorri zen, eta pozez, irrikaz, kantatu genuen", adierazi dute nagusien elkartetik.