Izan Inurri film dokumental bat ekoizten dabil, minbiziagaz bizi diren hainbat euskal emakumeren bizipenak ikuspuntu feminista, kolektibo eta eraldatzaile batetik kontatzeko. Filma sei ataletan egongo da banatuta, eta emakumeek urte bian bizitakoak kontatuko dituzte bertan. Oraintsu, kanpaina bat ipini dute martxan dokumentalari diruz laguntza emateko. Informazio guztia goteo.org atarian topatu daiteke. Bertan daude ikusgai dokumentalaren teaserra, fotogramak, ikus-entzunezkoari laguntza emateko arrazoiak eta Izan Inurrik egiten duen lanaren deskribapena. Era barean, ekarpen ekonomikoak egiteko bideak ere bertan kontsultatu daitezke. Dohaintzak 10, 25, 50, 75, 100, 250 edo 500 eurokoak izan daitezke.