Lehiaketa dagoeneko martxan da eta bertan parte hartu gura dutenek otsailaren 15era bitartean izango dute aukera argazkiak ANBOTOko webgunean ipintzeko. Egun horretako 13:00etan amaituko da horretarako epea. Beraz, mozorro irudimentsu horiei argazkiak ateratzeko momentua da.
Bestalde, otsailaren 15etik 21era argazkirik gustukoena aukeratzeko aukera egongo da www.anboto.org-en. Botorik gehien jasotzen duen argazkiak Errigorako otzara eder bat irabaziko du. Botoa emateko epea otsailaren 21ean amaituko da, 10:00etan.