Inauterietako argazki lehiaketako oinarriak

Anboto 2024ko ots. 2a, 08:00

Artxiboko irudia.

1. Oinarriak

Argazki guztiak Durangaldeko inauterietakoak izan beharko dira.

2. Parte-hartzaileak

18 urtetik gorako pertsona orok parte hartu dezake lehiaketa honetan.

3. Parte hartzeko baldintzak

- Lehiaketan parte hartzeko aurkeztuko diren argazkiak aurtengoak izan behar dira.

- Parte-hartzaile bakoitzak 10 argazki aurkeztu ditzake gehienez.

- Lehiakideek norbanako mailan esku hartuko dute eta, ondorioz, argazki batek egile bakarra izan dezake edo, behintzat, aurkeztuko duen pertsonak sinatuta baino ez da egongo.

- Ezingo dira aurretik beste lehiaketa batean saritutako argazkiak bidali.

- Argazki digitalak baino ez dira onartuko, jpg edo png formatuarekin.

- Honekin batera, egilearen izena, telefono zenbakia eta posta elektronikoa eman beharko dira.

- Mezu/argazki iraingarriak eta genero ikuspegia errespetatzen ez dituzten argazkiak ez dira onartuko.

4. Argazkiak aurkezteko epea

Lehiaketan parte hartzeko epea otsailak 9tik otsailak 15era (13:00) bitartean izango da.

5. Bozkaketa

Webgune bidezko bozketa, otsailak 15etik otsailak 21era (10:00) izango da.

6. Saria

Bozka gehien jasotzen dituen argazkiaren egileari sari bat emango zaio: Errigorako otzara bat.

7. Sariak jasotzen dituzten eta jasotzen ez dituzten argazkiak
ANBOTO ez da jasotako argazkien jabe izango. Hala eta guztiz ere, lehiaketan parte hartzen duenak onartzen du bere argazkiak ANBOTOk erabili ahal izango dituela, beti ere egilearen izena aipatuz.

8. Onespena
2024ko Mozorro Lehiaketan esku hartzeak esan nahi du oinarri hauek osorik onartzen direla.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!