Aurten ere ANBOTOk Inauterietako argazki lehiaketa antolatu du eta parte hartzeko gonbita egin die bere irakurleei. Parte hartu gura dutenek www.anboto.org webgunera igo beharko dute argazkia, otsailaren 15a (13:00ak) baino lehen. Bestalde, otsailaren 15etik 21era argazkirik gustukoena aukeratzeko aukera egongo da www.anboto.org-en. Egun horietan botorik gehien jasotzen duen argazkiak Errigorako otzara eder bat irabaziko du.