Ikus-entzunezkoak Zornotzako Udala eta Labayru Fundazioa ditu bultzatzaile. Azken honek hartu du dokumentazio lana eta ikus-entzunezkoa sortzeko ardura. Labayruko zuzendari Igone Etxebarriak dokumentalari buruzko ezaugarri hauek nabarmendu zituen aurkezpenean: "Kontakizun poliedrikoa da, elkarrizketatu bakoitzak bere ikuspuntutik, bere bizipenetatik, kontatzen baitu Bizkargi Egunagazko bere atxikimendua. Erromeria, aldarrikapena, bizipenak, letania erlijiosoak, memoria... horiek guztiak dira Bizkargi", azaldu du.