Zaldibar eta Mallabiko zazpi ermita ezagutzeko aukera, Alpino Tabiraren irteera berrian

Anboto 2023ko aza. 13a, 08:15
Zaldibarren bisitatuko dute ermita bat. (Argazkia: Alpino-Tabira)

Datorren domekako irteerak 15 kilometro inguru ditu.

Iaz Alpino Tabira mendi taldeak 'Ermitak bide Durangaldea bizi' liburua atera zuenetik, liburu hartan jasotako hainbat ibilbide egin dituzte. Datorren domekan —azaroak 19— beste bat antolatuko dute, kasu honetan, ibilbide berria. "Jadanik liburuan dagozan 9 ibilbideei gehitzen deutsagu, eta horrela Durangaldearen ezagutza zabalagoa izatea lortu nahi dogu", azaldu dute ohar batean.

Oraingo honetan Zaldibar eta Mallabian zehar ibiliko dira, ibilbidea Ermuan amaituko delarik. Domekan, 08:30ean, Durangoko tren geltokiaren barruan ipini dute hitzordua.

Irteera puntua izango dan Zaldibarrera trenez helduko dira. 15 kilometro inguruko ibilaldian —500 metroko desnibel metatua—, Zaldibarreko San Martin ermitan hasi eta Areition zehar Mallabiara iritsiko dira, non besteak beste, Berano auzunea eta bere hiru ermitak ikusi ahalko diren. Guztira, Zaldibarren bi ermita eta Mallabian bost aurkituko dituzte bidean. 

Irteera doakoa izan arren, aurretik izena emateko eskatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!