Chaltengo Laguntza Batzordeak bertan behera utzi du bi euskal mendizaleen erreskatea Fitz Roy inguruan

Anboto 2023ko urt. 21a, 18:58

Euskal Mendizale Federazioak Chaltengo Laguntza Batzordetik heldutako jakinarazpena argitaratu du sare sozialetan. Bertan, erreskatea bertan behera geratzen dela informatzen dute.

"Eskalatzaileak lurperatuta dauden arrakala 100 metro luze eta zortzi metro zabal da. Sakoneran 15 metro ditu gutxienez, baina ez dakigu benetako sakonera zein den. Beraz, bilaketak eta arrakala barruko indusketa lan batek hainbat pertsonaren lana eskatzen du hainbat ordutan, horren dakarren arriskuagaz", azaldu dute. Horrekin batera gogoratu dute eguraldi baldintzengatik (iso 0, 4.000 metroko garaieran) elur jausi gehiago gertatzeko arriskua ikusten zutela. Gainera, elur jausi batek harrapatu eta 12 ordura bizirik irauteko aukera "drastikoki" jaisten dela diote.

Hori guztia baloratuta honakoa adierazi dute: "Mendizaleak ez daude desagertuta, baizik arrakala batean lurperatuta orain dela 48 ordutik eta eurak bilatzeak gure erreskatatzaile boluntarioak arrisku ikaragarrian jarriko lituzkeela kontsideratzen dugu. Hortaz, Chaltengo Laguntza Batzordeak amaitutzat eman du erreskatea". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!