Bizkaiko Aldundiak zubi bat berrerabili du Zornotza-Iurreta bizikleta-pista eraikitzeko lanetan. Hain zuzen, Bilboko Peñaskaleko harrobia lehengoratzeko erabilitako zubi bat berrerabili du. Zubi hau Metropoliko Hegoaldeko Saihesbidearen bigarren faseko tunelen indusketatik harrobiraino betelanak garraiatu zituzten kamioiek egin behar zituzten ibilbideak laburtzeko eraiki zen.
"Ekozubia" deritzon azpiegiturak 34 metroko luzerako metalezko egitura du eta orain Arriandin bizikleta-pista erreka baten gainetik gurutzatzeko berrerabiliko da. Horrela oinezkoek eta txirrindulariek ez dute motordun trafikoarekin topo egingo, bizikleta-pistako erabiltzaileen segurtasuna bermatuz. Guztira 7,80 metroko zabalera du, eta horri esker, bizikleta-pistak 3,80 metroko tartea izango du bere ibilbide osoan, eta 1,85 metrokoa oinezkoen bandan.
Bizikleta-pistako lanak joan den abenduan hasi ziren, Christian Prudhomme Frantziako Tourreko zuzendari nagusiaren presentziarekin. Azpiegitura hau eraikitzeko aurrekontua 12,7 milioi eurokoa da eta datorren udaberrian jarriko da martxan, Aldundiak ohar batean infornatu duenez.