Garaitarrek urteak daramatzate Berrizera joaten osasun zerbitzua jasotzera. Erramun Osa alkatearen berbetan, "zerbitzu bat antolatu behar da garaitarrak artatzeko. Osasungintzako planifikazioetan kontuan hartu behar da hori", dio. Biztanle adinduei mugikortasunean lagunduko dien garraio zerbitzua berrikustea ere eskatu dio Aldundiari.
Mañarian badago kontsultategia, baina gorabeherak izan ditu azken urteotan. Ainara Otxotorena alkateak honela azaldu du: "Pandemiaren aurretik, eguneroko zerbitzua izaten genuen, ordubete pasatxo egunean. Baina izurria heldutakoan, kontsultategia zarratu zuten. Gero, astean egun bitan izan genuen zerbitzua. Uda aurretik normaltasun batera bueltatu ginen, egunerokora, baina ez zuten ordezkorik ipini medikuak oporrak hartu zituenean", azaldu du. Udako azken asteetan, astean birritan izan dute medikuaren bisita.
Izurtzarren kasua ere antzekoa da, Mañariko mediku bera joaten da bertara-eta, Mañariko lanak amaitu eta gero. Beraz, eguneroko zerbitzua barik, egunotan martitzenetan eta barikuetan baino ez dute izan medikuaren bisita. “Medikua ordubetean edo ordubete eta erdian egoten da han. Gainerakoan, telefono bidezko arreta izaten dugu”, jakinarazi du Lorea Muñoz Izurtzako alkateak. “Baina telefono bidezko kontsultetan medikuak ez zaitu ikuskatzen. Zelan egin daiteke osasun egoeraren balorazio bat pazientea ikusi barik? Gainera, askotan, medikua barik erizaina izaten da kontsulta egiten duena. Niretzat eskasa da hori”, baloratu du.
Erreportaje honetako beste zenbait atal: