Irati Quintano eta Paul Mendizabal Euskadiko azpitxapeldun geratu dira harrobiko txirrindularitzan

Anboto 2022ko eka. 8a, 08:00
Irati Quintano ezkerrean, Duranako podiumean.

Gazte biak Durangaldeko Bizikleta Eskolan dabiltza.

Joan zen asteburuan Euskadiko hainbat txapelketa lehiatu zituzten harrobiko txirrindularitzan. Domekan, Irati Quintano berriztarra haur-kategoriako Euskadiko azpitxapeldun geratu zen Duranan (Araba). Aurreko egunean, zapatuan, Paul Mendizabal abadiñarrak eskolarteko txapelketa lehiatu zuen Arroiaben (Araba) eta zilarrezko domina jantzi zuen.

Paul Mendizabal ezkerrean, joan zen zapatuko podiumean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!