Atzo hil zen Julio Kamiruaga 'Pipas', 68 urte zituela. 'Pipas'ek 28 urtez Kamikopiak, fotokopiak egiteko denda, izan zuen Elorrion. 2020ko martxoaren 30ean erretiroa hartu zuen. 2021eko maiatzean ANBOTOri emandako elkarrizketan aitortu zuenez, Elorrion 28 urte "zoragarri" bizi izan zituen.
Horrez gain, urte askoan Abadiñoko eta Elorrioko Ezker Abertzaleko militatea ere izan da.