Amaia Egidazuk eta Eider Eibarrek JUUL sariak jaso dituzte

Anboto 2022ko api. 5a, 06:00

Amaia Egidazu.

JUUL hauteskunde literarioen 24. edizioa ospatu da martxoan. Amaia Egidazu eta Eider Eibar saritu dituzte bertan. 14. 400 boto-emaile egon dira Euskal Herriko ikastoletan. 

Amaia Egidazu ilustratzaile durangarra Dorotea lanagatik saritu dute; Eider Eibar ilustratzaile zornotzarra, ostera, Ez dakit marrazten liburuagatik saritu dute. 

Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatzen ditu JUUL hauteskunde literarioak. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!