#0km

“Elikatzea ekintza politikoa da, kontzientzia izatetik praktikara pasatu behar dugu”

Ana De la Maza Llagunok (Algorta, 1991) askotariko kontserbak egiten ditu bere ortuko berduretatik eta fruta-arboletatik abiatuta. Garai Kontserbak izenpean merkaturatzen ditu.

Zelakoa da herritarrek tokikoarekiko dugun kontzientzia?
Maila teoriko batean badugu tokiko produktuekiko kontzientzia, garraio aldetik gutxiako kutsatzekoa, mimo handiz sorturiko produktuak direla pentsatzekoa. Baina, gero, gutxiengo bat da jaten duenari eta saltzaileari erreparatzen diena. Azken finean, elikatzea egunerokotasunean dugun ekintza politikoa da. Beraz, kontzientzia horretatik praktikara badago pauso bat. Gaur egun dugun bizi erritmoagaz, jatea tramite bat da. Ez da elikadura bere osotasunean hartzen. Eta Durangaldean aukera asko dugu bertako produktuekin bakarrik elikatzeko.

Urte bi eta erdi pasatu dira kontserbekin lanean hasi zinenetik.
Ez nekien zelako harrera izango nuen. Aurrez aurre eta denda txikiekin nabil lanean. Harrera polita izaten ari da. Ahoz ahokoak asko lagundu dit. Bestalde, ikusten dut eskualdean bertakoa sustatzeko dendak eta tabernak sortzen ari direla. Horrek babes handia ematen du.

Zelako hartu-eman sarea duzue ekoizleek?
Ekoizleok aurrera begirako proiektuak ditugu esku artean, baina ezin dut oraindino ezer aurreratu. Denok batuta indartsuagoak izango gara eta gure salmentak hobetzea lortuko dugulakoan nago.

Elkarrizketatuak

Durangaldeko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bitartez jaso gura dituzu? Hauek dira bi aukerak.

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @anbotokomunikabideak kanalera.