Mobilizazioei ekin diete Alga eta Inervol enpresetako langileek

Anboto 2021ko abe. 14a, 10:07

Abadiñon eta Zaldibarren kokatzen diren enpresetako langileek greba mugagabea hasi zuten abenduaren 9ko 22:00etan. Hain zuzen ere, astelehenean protesta egin zuten bertako langileek eta hainbat herritarrek Zaldibarko udaletxe parean. Gaurko beste protesta bat deitu dute, 18:00etan, Abadiñoko udaletxearen parean. 

Atzoko mobilizazioaren amaieran, langileei "pazientzia agortu" zaiela nabarmendu zuten. "Dakizuen bezala, Alga talde industrialak 24 hilabete daramatza egoera ekonomiko-finantzari larrian, baina paradoxikoki, lan karga altua dugu. 24 hilabete hauetan egoera hau sufritzen ari gara 180 famila; izan ditugun zuzendaritza desberdinen kudeketa negargarriaren ondorioz, ez digute ordaindu eta ziurgabetasun egoerak bizi izan ditugu. Bi nomina zor dizkigu enpresak eta orain gainera, abenduko aparteko ordainsaria eta urtarrileko nomina ordaindu behar dizkigute. Duela asko esan genion enpresari amaitu dela doan lan egitea. Ordainketa horiek egitea exigitzen dugu". Epe motzera ez ezik, epe "ertain-luzerako" irtenbideak ere eskatu dituzte langileek. "Alga taldeko jabe berriei beraien asmoak zeintzuk diren argitzeko exigitzen diegu, azaltzeko zeintzuk izango diren inbertsioak, negozioaren diseinua... horrek bakarrik bermatuko baitu 180 familien etorkizuna". Egoera konpondu ezean, mobilizazioekin eta grebarekin jarraituko dutela adierazi zuten.  

Zaldibarren du lantegia Inervolek, Algak, ostera, Abadiñon eta Zaldibarren ditu lantegiak. 180 langile dituzte enpresek, eta ordezkaritza sindikala LABek, ELAk, CCOOk eta independenteek osatzen dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!