Enpresak azaroko eta abenduko nominak "osorik" ordaintzea eta eta gabonetako ordainsaria ordaintzea ziurtatzeko helburuagaz hasi dute protesta. Deitzaileen arabera, Alga industria taldeak 24 hilabete daramatza egoera ekonomiko eta finantziario "oso larrian, nahiz eta lan karga handia eduki". "Argi daukagu enpresaren egoera ikusita, mobilizazioetara eta grebetara jo behar genuela. Etorriko den jabe berriak dirua jarri behar du, langileen zorrei aurre egiteko, likidezia tentsiorik ez izateko. Alga Industria Taldeak etorkizuna dauka, baina langileok ez dugu doanik lan egingo. Horregatik atzo, langileon asanbladaren erabakiz (%99 baiezko) greba mugagabeari hasiera ematea erabaki zen", adierazi dute ohar baten bidez.