Oihana Azkorbebeitia eta Ibai Cebrian Bizkaiko txapeldun mendiko lasterketetan

Anboto 2021ko aza. 21a, 15:47

Larraitz Aragon korrikalari durangar gaztea izan da txapeldunordea. 

Mendiko lasterketen Bizkaiko Txapelketa jokatu da gaur Lemoan, Lemoatx Trail mendi lasterketan, eta Durangaldeko korrikalariak protagonista izan dira bertan. Nesketan, Oihana Azkorbebeitia abadiñarra eta Larraitz Aragon durangarra txapeldun eta txapeldunorde izan dira, hurrenez hurren. Lasterketa Onditz Iturbe korrikalari arratiarrak irabazi du, baina Araban federatuta egotera, bigarren sailkatuak eraman du txapela, Azkorbebeitiak. Mutiletan, Markel Urigoitia otxandiarra bigarren sailkatu da, Imanol Goñi natxituarraren atzetik.  Asser Alonso korrikalari atxondarra bederatzigarren geratu da. Ibai Cebrian korrikalari gazteak berriz, garaipena lortu du jubeniletan eta sailkapen orokorrean laugarren bukatu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!