Orbeak sei bizikleta ipiniko ditu Mankomunitatearen eta bizikletaren eguneroko erabilera sustatzen duten erakundeen esku

Anboto 2021ko ira. 14a, 10:49

Hori dela eta, jardunaldi bat egingo dute barikuan, Iurretan. Lanera edo ikastera bizikletan joateari buruz arituko dira, bizikletaren erabilera sustatzeko asmoz.

Mankomunitateak, udalek eta bizikletaren eguneroko erabilera sustatzeko konpromisoa hartu duten beste hainbat eragilek jardunaldi bat egingo dute barikuan, Iurretako Ibarretxe Kultur etxean. Jardunaldiagaz "formula originalak edo berritzaileak" identifikatu gura dituzte, laneko eta ikasketetako joan etorrietan bizikletaren erabilera sustatzen jarraitzeko. Hori dela eta, Orbea enpresak sei bizikleta ipiniko ditu Mankomunitatearen eta bizikletaren eguneroko erabilera sustatzeko konpromisoa hartu duten erakundeen esku. Ekitaldia 9:00etatik 11:00etara egingo da. 

Eragileek iaz ekin zioten lanari, 2023rako helburu gisa bizikletaren mugikortasuna joan-etorrien %5 izatea markatuta. Geroztik, konpromiso horren adierazgarria den ziurtagiria jaso dute eskualdeko 20 bat eragilek. 30 eguneko erronkak ere egin izan dituzte herritarrekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!