Urko Bullon zornotzarra eta Asier Aspuru-Jon Arana bikote abadiñarra Euskadiko txapeldun geratu dira

Anboto 2021ko uzt. 10a, 17:06
David Alonso eta Urko Bullon gaur, Gasteizen

Trinketean, kluben arteko Euskal Herriko txapelketako finalak irabazi dituzte.

Gaur goizean hiru final jokatu dira Gasteizko trinketean eta euretako bitan eskualdeko klubak eta pilotariak nagusitu dira. Kadete mailan eta buruz buruz, Zornotzako Lagun Onak klubeko pilotari bik jokatu dute finala. Urko Bullon txapeldun geratu da eta David Alonso azpitxapeldun. Bullonek Bizkaiko txapelketan beste txapel bat irabazi zuen ekain amaieran Ibai Arroitajauregirekin bikotea osatuz.

Ondoren, Abadiñoko Atxarte klubeko Asier Aspuru eta Jon Arana abadiñarrek binakako finala irabazi dute Errioxako Pradejon herriko bikotearen kontra: 40-29. 

Aspuruk buruz buruko txapela irabazi zuen atzo txapelketa berdinean.

Jon Arana eta Asier Aspuru, erdian, txapelak jantzita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!