Asier Aspuruk beste garaipen bat poltsikoratu du dagoeneko oparoa duen ibilbidean. Arratsalde honetan Euskal Herriko kluben arteko banakako txapela eskuratu du trinkete modalitatean. Partida Irungo Ramintxo Berri trinketean jokatu du Zaramagako Patxi López de Calle aurkariaren kontra. Abadiñarra 40-08 gailendu zaio gasteiztarrari.
Hasieratik, Aspuruk bere gain hartu du partiduaren ekimena, 7-1 hasi eta 19-2ko aldea lortu arte. Bukaeran, López de Callek zerbait gehiago egin ahal izan du, baina bukaerako emaitzak argi islatu du Aspururen nagusitasuna.